DOPING-A KIROLETAN
Gehien kezkatzen nauen gaia, txirrindularitzan egiten diren hainbesteko doping probak, eta beste kiroletan egiten ez diren probak da.
Doping-a kiroletan, txirrindularitzan bereiziki.
1.kausa: Norberak pentsatzen duenean ezin duela gehiago.
- Argudioa: Zaharrak direlako edo ez dutelako maila egokia.
2.kausa: Denek nahi dutela hoberenak izan, hor dagoen lehia.
- Argudioa: Pixkanaka hoberenen artean sartzeko, eta ekipoarekin daukan kontratua berrizteko.
1.soluziobidea: Doping-aren aurkako kontrolak kirolari guztiei
- Argudioa: Txirrindularitzan, futbolean baino doping-aren aurkako kontrol gehiago egiten direlako, eta ez dago ondo futbolariak ere dopatzea, baina ez izatea horren berri.
2.soluziobidea: Probak ez hainbeste gogortzea
- Kirolariak beti doaz mugara eta batzuk ez daukatenez nibela profesionaletan egoteko, dopatzen dira.
Doping-a kirolaren barruan "normala" dela esan daiteke. Nork ez al du entzun inoiz positiboa eman duela doping-aren aurkako probaren baten? Doping-a asko entzuten da, askotan txirrindularitzan. Baina txirrindularitzan entzuten da gehien proba asko egiten direlako, eta beste kiroletan ez direlako hainbeste proba egiten. Beste kiroletan doping-aren aurkako proba gehiago egin beharko ziren, mundua konturatzeko ez dela bakarrik txirrindularitzan positiboa ematen.
Doping-aren arrazoirik ohikoenak, kirolariak daukan konfiantza guztia galtzen duenean, ezin duela gehiago, eta batez ere, denetatik hoberenak izan behar direlako hasten dira doping-aren munduan sartzen. Txirrindularitzan proba asko egiten dira doping-aren aurka, eta beste kiroletan ordea, ez dira ia egiten. Horregatik askotan entzuten dugu txirrindulari baten positiboa eman duela. Baina adibiez, Alberto Contadorren positiboak, polemika asko sortu duen dopajea: Alberto Contadorrek, 00 000 000 000 05 gramo mililitrorengatik eman zuen positibo, eta horrek polemika itzela sortu zuen mundu guztian. Eta orain dela gutxi, 298 futbolariri egin zitzaien proba, eta 109 futboleko jolakarik eman zuten positiboa Contadorren arazo berdinagatik, klenbuterola, eta zer? Nortzuk dakite albiste horri buruz?. Esan nahi dudana da, txirrindulari batek positibo ematen duenean, garrantzi askoz gehiago ematen zaiola, eta futbolari batek positibo ematen badu ez zaiola garrantzirik ematen.
Konponbidea doping-a uzten joateko, kontrol gehiago jartzea da, txirrindularitzan bezala, kirol guztietan kontrol berdinak jartzea. Eta kirolariek jakin dezaten, positibo ematen badute, neurri zehatzakoak ezarriko direla, adibidez, zenbateko positiboaren arabera, urte gehiagoko edo urte gutxiagoko zigorra. Beste konponbide bat, esfortzu askoko probak, ez jartzea gogorregiak, horrek ere ekar dezakelako dopajea, adibidez 90 minutu egotea denbora guztian korrika egiten, edo 210 km-ko etapa bat izan beharrean 110 km-ko etapa bat jartzea.
Horren ondorioa, doping-aren gehiago jartzean, txirrindulariak naiz beste edozein kiroletako parte hartzaileak, ez dute hain argi ikusiko dopatzearena, errezago arrapatu ko zaielako. Eta proben gogortasuna murrizteak ere doping-a usteko modu egokia da, bakoitzak duen muga ez gainditzeko eta ez behar izateko dopatzeko aukera hori.
No hay comentarios:
Publicar un comentario