jueves, 26 de enero de 2012

PLATON

Platon, Greziako Filosofo garrantzitsuenetarikoa izan zen. Sokratesen ikasle eta Aristotelsen maisua izan zen. Sokratesengandik jasotako eragina nabarmena izan zen. Filosofiaren inguruan zekien dena eragin nabarmena ere izan zuen bere bizitzan. Filosofiaz aparte, etika, politika, metafisika eta epistemologia aztertu zituen.

BIZITZA

Bere bizitzari buruz ez dakigu asko. Platon hil zenean, bere biografia Espeusipo bere ilobak idatziriko laudoriok estali zuten. Diogneses Lartzioaren bilduman agertzen diren datuak anekdotak dira. Bere bizitzaren gora beherak kontatzen ditu. Iturri fidagarriena Platonek idatzi zuena da, gutunetan idatzi zituen datuak.

Atenasen jaio zen Platon. Familia handi batean jaiota dago. Ariston zen bere aita, bere ama Periktione deitzen zen.

Platonen jaiotzezko izena Ariston izan zen, baina "Diogenes Laertzioren" arabera, Platon izena bere gorpuzkera zabalagatik jarri zioten izen hori. Familia aberats bat zuen eta horregatik hezkuntza zabala jaso zuen. Sokratesen ikasi izan zen eta eragin h andia izan zuen Platonengan, bere maisu eta eredu bihurtu zen.

Sokrates, K.a 399 urtean epaituta eta kondenatua izan zen, bere ikasleen kontrako kanpaina bat jarri zuen Atenasen. Horren ondorioz, Platonek Atenasetik alde egin zuen, Sokrateseri zer gertatu zitzaionaren beldurrez. Hamabi urte egon zen Atenasetik kanpo.

Platonek zituen ideia politikoak martxan jarri zituen. Bere saiakerak porrot egin zuen eta Dionisioren babasea galdu eta esklabo bihurtu omen zen (ez da fidagarria datu hau). K.a 385. urtean Atenasera bueltatu zen eta "Akademia" izeneko ikastatxea sortu zuen. Bertan filosofia irakasten.


Sizilisako Dionisio II.a agintera heldu zen. Bigarren bidaia hau ere ez zen ongi bukatu. Erregeak bere aurkako matxinada bat antolatu zion Dioni eta erbesteratu egin zuen. Platon atxilatu zuten Silizian. Azkenean, erregearen baimenaz Atenasera itzuli zen. Dionekin elkartu ziren Ikastetxean. Bertan 4 urte igaro zituzten. Baina gauzak ez ziren ondo suertatu, eta Platon berriz atxilotu egin zuten, eta Dionek ihes egin behar izan zuen. Honek armada bat osatu eta Sizilia bere gain hartu nahi zuen, azkenean erahila izan zen. Platon Atenasera itzuli eta Akademian eman zituen bere bizitzako azken hamairu urteak, 80 urtekin hil baitzen.


LANAK

Platonen lanak osorik heldu zaizkigu. 36 solasaldi eta beste 7 lan. 7 lan horiek, ez dira Solasaldietan sartzen.
Gaur egungo adituek diotenez, Platonenak ez direla uste dute. Platonen zalantzazko 13 gutun daude.

No hay comentarios:

Publicar un comentario