
Faraday, zortzi elementu berri aurkitu izanagatik bere garaian ospe handiko kimikaria zen Humphrey Davy-ren laguntzailea izan zen. Hau hil ondoren, beraren postuan hasi zen 1829an. 1833an kimika irakasle izendatu zuten.
Faraday-k elektrizitateak gai kimikoetan gauzatzen duen ekintzaren gainean lan egin zuen, eta elektrolisiaren lege kuantitatiboak ezarri zituen, baina bere esperimenturik nabarmengarrienak elektromagnetismoaren arloan eginadakoak izan ziren, hala nola: eremu magnetikoen aldaketen ondoriozko korronte elektrikoen lorpenaren aurkikuntza eta honek elektrizitatea kantitate handitan lortzeko dauzkan aplikazio garrantzitsuak.
No hay comentarios:
Publicar un comentario